HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2020 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

Emakumeak


Asun Balzola Elorza
Ilustratzailea
1942-07-18 - 2006-06-22

Ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra izan zen.

Asun Balzola Bizkaiko industria inprenta enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Honela, 60. hamarkadan, Madrilgo Arte Ederren fakultatean, marrazkigintza eta margolaritza ikasi zituen. 1967. urtean, denboraldi baterako Italiara joan zen bizitzera eta bertan, ezkondu egin zen. Hamar urte geroago, Espainiara itzuli zenean, Madrilen geratzea erabaki zuen.

Honela, 1976an idazteari eta ilustratzeari ekin zion. Berak idatziriko lehenengo liburua, Historia de un erizo 1978. urtean idatzi zuen, eta Ilustrazio onenaren bigarren saria lortu zuen lan honekin. Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko buru izendatu zuten 2001eko urtarrilean. 2002an, berriz, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko lehendakaria izan zen, Antonio Fraguas "Frogues" autorearekin batera.

2006. urteko ekainaren 22an hil zen Madrilen, 63 urte zituela.

Ilustrazio teknika

Bere liburuetako ilustrazio askotan hutsunearekin jolasten du Asun Balzolak, gainazal zuri handiak eskainiz, ikusleak imajina, margo, goza dezan. Estilo askea duela esan daiteke, estilo zehatzik ez baitu, baina bere lanetako irudiak, maiz, koloretako orbanez eginak daude, betiere akuarela erabiliz.

Balzola euskal ilustrazioak eman duen ilustratzaile handienetarikoa da. Estatuko editorial gehienekin egin zuen lan, eta baita Europako eta AEBtako batzuekin ere. Prentsa eta publizitaterako marrazteaz aparte, Diseinu Grafikoan ere aritu zen (kartelak, egutegiak, txartelak, eta abar) eta berak eginiko liburu asko maketatu zituen.

Bere obrek, erlazio zuzena dute idazlearen bizitza pertsonalarekin. Hau da, Asun Balzolak bere bizitza liburu ezberdinen bidez azaltzen digu. Horretan, kontuan hartu beharreko liburua da 1998. urtean idatziriko Txoriburu. Liburu hau, bere bizitzako lehen urteen kontaketa eta umetako oroitzapenak izateaz gain, helduei zuzenduriko lehenengo liburua da.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-05-21

Creative Commons lizentzia


2020 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO