HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Katalina Eleizegi Maiz
Euskal idazlea
1889-04-06 - 1963-11-19

Katalina Eleizegi Maiz euskal idazlea izan zen. Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen Oiartzunen, Bidanian, Amasan eta Iturenen, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera, izan ere, arnas hartzeko arazo kronikoak zituen.

Donostiako hiribarrenean bizi zen familia batean, lau senidetatik nagusia zen Katalina Eleizegi. Joxe Juan (1891), Juana Anbrosia (1893) eta Juana Maria (1897) izan zituen anai-arrebak. Gurasoak, berriz, Kaietano Maria Eleizegi Otegi urnietarra eta Juana Josefa Maiz Albizu donostiarra.

Umetan gaizki sendatutako hotzeri baten ondorioz, arnas hartzeko arazo kronikoak izan zituen bizitza osoan. Eguraldi lehorragoen bila, barrualdeko herri askotan bizi izan zen: hasieran Donostian bere gurasoenean, baina gero, Euskal Herriko beste herri batzuetara joan zen bizitzera. Iruñean, Auritzen eta Madrilen bizi izan zen, eta gaztaroan bidaia asko egin zituen, Gipuzkoan eta Nafarroan barrena batez ere.

Bere bizitzaren aldi luzeena, azken hogeita hamar urteak, hain zuzen, Lizarran pasatu zuen: Espainiako Gerra Zibilaren hasieratik hil arte han bizi izan zen, Txapitel kaleko lehen zenbakiko bi oineko etxean: goiko oinean, etxebizitza zegoen, eta han izan zituen Katalinak alokatuta bere logela eta egongela txiki bat; beheko oinean, berriz, etxe jabeen Etxegoien ehorztetxea zegoen.

Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen Oiartzunen, Bidanian, Amasan eta Iturenen, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera.

Bizitza osoan arnas arazoak izanik, bere beldurra zen asmak eragingo zila heriotza, baina ez zen hala izan: ahoko infekzio larri baten aurkako botikak eragindako erreakzio batez hil zen, hirurogeita hamalau urte zituela.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-11-03

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO