HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2020 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

Emakumeak


Kattalin Agirre
Mugalaria eta Frantziako erresistentziako kidea
1987-08-28 - 1992-07-22

Bigarren Mundu Gerran zehar, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareen parte izan zen Kattalin Agirre, Comete sarearen zutabe bilakatuz

Kattalin Agirre lapurtarra 1897ko abuztuaren 28an Saran jaio eta 1992ko uztailaren 22an hil zen Ziburun. Lamothe zen bere berezko abizena, baina Pierre de Agirrerekin ezkondu ostean Kattalin Agirre gisa egin zen ezagun.

Bigarren Mundu Gerran zehar, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareen parte izan zen Kattalin Agirre, Comete sarearen zutabe bilakatuz. Kattalinek eta bere alaba Josephinek, Fifine, Ziburuko etxean hartzen zituzten Bidasoa zeharkatu bezperan aterpea behar zuten hegazkinlari aliatuak. Beraien lagun min Florentino Goikoetxea izan zuten ama-alabek ezinbesteko bidaide abentura arriskutsu horretan. Behin guda amaituta, domina eta omenaldi ugari jaso zituen Kattalin Agirrek gobernu aliatuen eskutik. Tartean, 1985eko uztailaren 14an jasotako Frantziako Ohorezko Legioa.

Hegazkinlariak erori ziren tokian jaso, ezkutatu, zaindu, osatu, Alemaniak okupatutako Estatu frantsesa goitik behera ezkutuan zeharkatu, Euskal Herrira iritsi, Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltarren barrena pilotuak Britainia Handira heltzea ahalbidetu. Horixe izan zen Comete sareak 1941etik 1944ra behin eta berriro egin zuen lana.

Iturria: kazeta.info

Azken eguneraketa: 2019-02-04

Creative Commons lizentzia


2020 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO