HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Maravillas Lamberto Loldi
Gerra Zibilean eraila
1922-06-28 - 1936-08-15

Maravillas Lamberto Ioldi (Larraga, Nafarroa Garaia, 1922ko ekainaren 28a – 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraila izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkiak erre zituzten.

Fermin Balentzia nafar bakarlariak kanta bat ondu zuen haren omenez, Gerra Zibileko fusilatuen omenezko ekitaldietan kantatu ohi dena. 2009. urtean, Berri Txarrak taldeak Maravillas kanta eskaini zion Payola diskoan. Iruñeko Lezkairu auzoan, haren omenez gune bat Maravillas Lamberto Yoldi izendatzea erabaki zen 2015. urtean.

2017ko abenduaren 2an, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxea irekitzeko ekitaldi ofizialean, jakitera eman zen gune honen izen berria Maravillas izango zela, Maravillas Lambertoren omenez. Ekitaldiak Maravillasen ahizpa Josefinaren parte hartzea izan zuen. Josefinak izen ematea eskertu zuen, ulertuta memoria historikoa beharrezko tresna dela iraganeko krimenak ez ahazteko.

2018ko otsailaren 10ean, Iruñeko Lezkairu auzoko plazari Maravillas Lamberto Plaza izena jarri zioten. Gaztetxea husteko Nafarroako Gobernuaren ahaleginean, okupatzaileek omenaldia egin zioten, eta haren ahizpa Josefina bertaratu zen, eskerrak emateko.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-11-19

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO