HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Maria Goiri Goiri
Idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldekoa
1875-08-29 - 1934-11-28

Idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldekoa izan zen. Espainiako unibertsitate batean Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen bigarren emakumea izan zen (1896an) bai eta doktoregoa lortu zuen lehen emakumea ere (1909an).

Haren gurasoak euskal herritarrak ziren, baina bera Madrilen hazi eta hezi zen bost urte zituenetik. Amalia Goiri jostunaren alaba zen. Ama kultura handikoa, nortasun sendokoa eta librepentsalaria izanik, garaiko ohituren eta mugen gainetik hezi zuen Maria Goiri bere alaba. Alaba txikitan gimnasioan apuntatu zuen eta hamabi urte zituela Merkataritza Eskolan. Hamasei urterekin Filosofia eta Letretako lizentziaturan entzule bezala ikasten hasi zen, matrikulatu gabe. 1891-1892 ikasturtean Sustapen Ministerioak emakume batentzako matrikula irekitzeko baimena eman zuen, baldin eta klasetik kanpo pasilloetan gelditzen ez bazen, katedratikoarekin batera gelan sartzen bazen eta ikaskideen alboan eseri beharrean irakaslearen ondoan esertzen bazen. n1896an Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen eta 1909an doktoregoa. Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazan irakasleek egindako urratsei jarraitu zien.

Marcelino Menéndez Pelayok Goi Mailako Ateneo Ikasketa Eskolan eskainitako hitzaldi batean Ramón Menéndez Pidal ezagutu zuen eta 1900ean berarekin ezkondu zen. Eztei bidaian Cid Campeadorren ibilbideko herrietatik ibili ziren ahoz kontatzen ziren erromantzeak jasoz. Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, Institución Libre de Enseñanza erakundean lan egin zuen, irakasle.

Guda Zibilaren hasieran Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak Segovia inguruko landetxean familiarekin bizi ziren. Errepublikaren kontra altxatu ziren militarrek zonaldea hartu zuten. 1937an eta Burgosen zegoen Francoren alderdiko Defentsa Nazionalerako Juntak Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak guda aurretik zituen ekintzei eta ideologiari buruzko txostena eskatu zuen. Hurbiletik familia horren, familiaren adiskidetasunen jarraipena egiteko edota baita eskutitzak irakurtzeko ere eskatu zuen. Txostenak Maria iraultzaile gisa deskribatzen zuen. Guda amaitzean liberaltzat jotzen ziren ideiak zituzten ikasketa zentro guztiak debekatu zirenez, Mariak irakaskuntza utzi eta ikerketari egin zion. Ahoz jasotako erromantzeak bildu zituen Erromantze bildumak liburuan, El conde Lucanor liburua eta Lope de Vegaren  idazlanak ikertu zituen. Besteak beste, De Lope de Vega y del Romancero eta Romancero tradicional de las lenguas hispánicas liburuak idatzi zituen.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-05-09

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO